XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Strangers in the Night


EGUZKIA, spot-ligth itzel hori,
desentxufatuta dago,
hilargiak errauts azala du edifikzioen
gainean.
Iparraizeak mutuaren kantua egiten du
mugak ezabatzearen alde.
Galipota, herdoila, amets trafikoa: gauak kortxo
erreak lez beltzitzen gaitu...


Hemen itxadoteko agindu digute eta hementxe,
ezeren esperoan,
kriseiluaren azpian, intsektuak bezala,
argitan, bonbila ukitzez
hegalak galtzen. Int-sek-tu bat bezala
zatituak, zailkatuak.
Beste batzu uretaruntz doaz zuzen
zuzenean,


leming bailiren, ezkortasun objetibo batekin
edo birekin...
Eta hi zer moduz? galdetu dit idiota batek.
Baina ni delako hori
izenorde pertsonal bat baino ez da
auskalo ze untziren kilapean.
Iratzargailuaren tik-tak etengabeak
atxekitzen gaitu munduan.


Geuk eman diogu indarra denborari, giltzari
bueltak emanez.
Eta gure logelek estazio giroa dute, eta estazioek
logela giroa.